Miguel Angel Blanco: Berrogeita zortzi orduko amets gaiztoa
JUL 7, 20224 MIN
Miguel Angel Blanco: Berrogeita zortzi orduko amets gaiztoa
JUL 7, 20224 MIN
Description
ETAk 1997ko Uztailaren 10ean bahitu zuen Miguel Angel Blanco, PP-ren Ermuko zinegotzia. EGIN irratira egindako telefono deiaren bidez jakin erazi zuen Espainiako Estatuko Gobernuari 48 orduko epean ematen ziola, presoak Euskal Herrira hurbiltzeko. Ekarri ezean, bahitua hil egingo zuten.
Jose Maria Aznarren gobernuak ez zion jaramonik egin ETAren exijentziari eta erakunde armatuak mehatxua bete zuen, 29 urteko gazteari buruan bi tiro eginez. Hil urren topatu zuten Lasarten Miguel Angel Blanco eta 97ko Uztailaren 13an eman zuen azken arnasa. Tentsioz betetako 48 ordu izan ziren orain hogeita bost urtekoak.
Euskal politikagintza ez ezik, Euskal Herriko eta Estatuko gizartea astindu zuen gertaera hark. Urtzi Gartziak gertakarien kronologia egin du Gogoan, memoria historikoari eskainitako podcastean.