Gotzon Garate: New York, New York
1989 zen, Gotzon Garate hizkuntzalari eta idazleak "New York, New York" idatzi zuenean eta Pompas de Papel-en elkarrizketatu genuen. Minduta zegoen AEB-ko bihotzean bere begiekin ikusitakoa jaso zuen lanak harrotu zuen polemikarekin. Moralista izatea leporatu zioten eta berarentzat, arinkeriaz egindako kritika zen hori. Jesus Etxezarragari azalpenak ematen dizkio podcast honetan, hiri ezaguneko istorio gordinak jasotzen dituen liburuaz.
Gotzon Garate, hizkuntzalari eta idazlea, Jesusen lagundiko kidea zen eta ekarpen handia egin zuen, besteak beste, atsotitzen bilduma eginez.