Naiara Rodriguez: ''Arrainen arrasto genetikotik jakin dezakegu zer espezie dauden eta nola mugitzen diren''
DNA molekula informazio asko dauka, eta ez gure gorputzean bakarrik; inguruan bizidun asko ditugu. Horregatik, DNA asko ere badago. Adituek badakite hori, eta baliatu egiten dute ingurua "irakurtzeko". Lurretik eta airetik ez ezik, itsasotik ere eskura daiteke informazio asko, itsasoko uretatik bertatik. Hori izango da aztergaia, Sustrai podcastaren zortzigarren eta azken atalean.
Naiara Rodriguez Ezpeleta AZTIko ikertzaileak azaldu digu nolako informazioa lortzen duten itsasoko uretatik jasotzen duten DNAtik.