Nerea Mandaluniz: ''Ardiak zaintzeko modu berriek lagunduko dute atmosferako karbonoa zurgatzen larreetan''
DEC 21, 202218 MIN
Nerea Mandaluniz: ''Ardiak zaintzeko modu berriek lagunduko dute atmosferako karbonoa zurgatzen larreetan''
DEC 21, 202218 MIN
Description
Askotan hitz egiten da lehen sektoreak kliman duen inpaktuaz. Abeltzaintza adibide nabarmena da. Baina, ez abereekin ezta baratzarekin ere, gaur egungo jarduera ez da lehen bezalakoa. Ahalegina egiten da ahalik eta gehien murrizteko jarduera bakoitzaren inpaktua.
Nerea Mandaluniz Astigarraga NEIKEReko ikertzaileak artzaintza berreratzaileaz hitz egin digu Sustrai podcastaren zazpigarren atalean. Ardiak zaintzeko modu berria da eta larratze-eredu berria ere bai. Emisioak murrizteko, eta zelaien oparotasuna handitzeko helburuz sustatua.